IGON Laguntza IGON Laguntza
    
atzera  |
abiapuntua
aurrera
Zertan datza?   

Eguneroko egoera edota larrialdietarako laguntza eta prebentzio zerbitzua. Informazioa, laguntza eta babesa eskaintzen zaizkio bezero bakoitzari banan-banan modu orokorrean, telefonoaren bidez eta komunikazio eta informatika tresneria berezi baten bidez; tresneria hau etxean eta Arreta Gunean dago kokatuta eta unean uneko laguntza zuzena ematen duen unitate mugikor batekin osatzen da.

Zerbitzuaren helburuak  
Aitona eta katua

 

  • Beraren bizi kalitatea hobetze aldera, erabiltzailearen beharrei eta eskaerei erantzutea, pertsona, gizarte, eta osasun arloko gertaeren aurrean.
  • Informazio eta babesa ematea bakoitzarentzako agenda gaurkotu baten bidez.
  • Autonomia, independentzia eta segurtasun handiagoa eskaintzea, bai zerbitzua eskatzen duten lagunei, bai familiari, horrela erabiltzaileak bizimodua bere eguneroko giroan ahalik eta gehien egin dezan.
  • Bakartasun sentimenduak gutxiagotu eta estualdi eta kezka egoerak saihestea, segurtasuna eta etengabeko hartuemana eskainiz.
  • Erabiltzailearen onerako diren beste zerbitzu batzuetan (dela osasun arlokoak, dela zerbitzu pertsonal edo sozialak) laguntzea..
Zerbitzuren nondik-norakoak  
    

Hornidura Teknikoa 

Etxean...
   Eskumuturreko tresna edo transmisore pertsonala.

Erabiltzaileak daraman tresna da eta, behin piztuz gero, etxeko edozein lekutatik Arreta Gunearen sistema ipintzen du martxan; sistemak erabiltzailea behehala identifikatzen du eta hartuemanetan jartzen da berarekin.

      Eskumuturreko trasmisoreaLoakilua
Lokailua.

Telefonoari konektatuta dagoen aparailua da, mezuen hartzaile eta igortzailea aldi berean, eta erabiltzailea Arreta Gunearekin harremanetan ipintzen du..

Arreta gunean...
   Bi sarrera dituen zentral hartzailea..
 
Prestazio handiko tresneria informatikoa
       Prestazio handiko tresneria informatikoa  

Komunikazio, Kontrol eta Kudeaketa Software-a, zerbitzu honetarako bereziki prestatua.

 

Joan-etorrietarako ibilgailua, larrialdietan laguntza emateko tresneriaz hornituta eta Arreta Gunearekin zuzenean lotuta dagoena.

            

Zerbitzuaren ezaugarriak 

Arreta Etengabea
      
Eguneko 24 orduak urteko 365 egunak
Bakoitzarentzako Agenda Agenda
   

Erabiltzaileak bere fitxa dauka (norberaren datuak, medikuarenak, etxebizitzaren egoera, eta abar).

Norberarentzako Agenda, unean uneko egoera zehatzak gogoratzeko: medikuekin hitzorduak, sendagaiak hartzen dituen egiaztatzea, egiteko dauden zereginak,…

       Norberarentzako Agendako pantaila

Informazioa eta argibideak ematen dira, gestio administratiboei edo etxearen inguruko gestioei buruz, bai eta laguntza, zerbitzu eta baliabaide sozialei buruz ere.

Datuak eguneratzea, dela telefonoz dela aurrez aurre erabiltzailearen etxera joanda, hala behar izanez gero..

Informazio trukaketa familiarekin eta erabiltzailearekin.

       
Lehen Mailako Arreta Zerbitzua
   

Berehalako arreta edozein motatako eskaerari: etxeko istripuak, gaixotasunak, jausteak, arrisku sintomatologia…

Erabiltzailearekin hartuemana laguntza zerbitzuak mugitzen diren bitartean.

Laguntza ematen duten zerbitzuei larrialdiaren berri ematen zaio, hala nola erabiltzailearen beraren osasun ezaugarrien berri.

Etxeko Arreta Zerbitzua
   

Unitate mugikorra: norberaren larrialdi edo etxeko larrialdietarako arreta zerbitzuaz hornitua.

Lokailuaren instalazio eta mantenimendua.

   

Zerbitzuaren Zenbatekoa
   

Zerbitzuaren zenbatekoa laguneko, hileroko kuota baten bidez ordaintzen da eta honako hauek biltzen ditu:

* Zerbitzuaren prestazioak
* Tresneria lagatzea
* Tresneria lagatzea
* Mantenimendua
* Mantenimendua
Arreta Guneko Langileak
   

Arreta Gunea, gerta litekeen edozein arazori aurre egiteko trebatuta dauden langileek zuzentzen dute; langileok eurak mugitu daitezke, edo Arreta Gunetik geure baliabideak edo gizarteko beste baliabide batzuk mugiarazi ditzakete.

       teleoperadora
Onuradunak
   

Zerbitzu hau, euren bizi egoera edo baldintzengatik, euren ezintasunagatik, behin-behinekoa zein behin betikoa, beharrezkoa ikusten duten lagun guztiei zuzenduta dago.

   
atzera  |
abiapuntua
aurrera
    
[   Kontaktatu  ]
IGON Bizkaiko Pertsona Gutxitu fisiko edo-ta zentzumenetakoen Lan eta Gizarte Integraziorako Elkartea.
Ripa nš 7, 48001 Bilbao (Vizcaya - Spain) Tel. 94 435 99 00 - fax 94 435 99 09